Stephen Ansolabehere
Harvard Unibersitatea. Cambridge, Massachusetts
Stephen Ansolabehere Harvard Unibertsitateko Gobernu Departamentuko irakasle doktorea da. Aditua da AEBetako hauteskundeetan eta boto-portaeran, eta lan ugari argitaratu ditu gai hauei buruz: hauteskundeetako lehia, iritzi publikoa, hedabideak, alderdi politikoak, hauteskundeetako legedia eta administrazioa, eta boto eskubidea. Horretaz gain, energia-politikari eta politikari buruz ere ikertzen du. Cooperative Congressional Election Study (CCES) delakoaren ikertzaile nagusia da. CCES hainbat unibertsitatetako 50 ikertzaile taldetik gora biltzen dituen partzuergoa da, eta iritzi publikoari buruzko eskala handiko azterketak egiten ditu AEBetan. Oxfordeko Unibertsitateko Kazetaritzaren Azterketarako Reuters Institutuko Aholkularitza Batzordeko kide da. Truman eta Carnegie bekak irabazi ditu eta Hoover Erakundeko National Fellow ere bada. 2007. urtean AEBetako Arteen eta Zientzien Akademiako kide izendatu zuten.