Euskal Diaspora Akademikoaren Sarea


Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU)
antolatuta Euskal Diaspora Akademikoari buruzko I Sinposioa ospatuko da datorren uztailaren 12an Carlos Santamaria Zentroan, Donostian.  

Sinposio honek euskal jatorridun edo Euskal Herriarekin lotura duten mundu osoko akademikoen nazioarteko sarearen oinarriak ezartzeko abiapuntua izan nahi du. Sare horren helburua parte hartzaileek komunean dituzten ezaugarriak partekatzea da eta, halaber, etorkizunean elkarlanean aritzeko loturak sendotzea; elkar hobeto ezagutuz eta lankidetza sustatuz. Era berean, nazioartean sakabanatuta dagoen ikerkuntza, pentsamendua eta kultura identifikatzea eta Euskal Herrian dituzten sustraiekin lotzea ditu xede ekimen honek.