William Douglass
Euskal Ikasketa Zentroa. Nevadako Unibertsitatea, Nevada
William A. Douglass gizarte antropologoa da. Nevadako Unibertsitateko (Reno) Euskal Ikasketa Zentroaren sortzailea eta zuzendari nagusia da. Bi dozena liburu baino gehiago eta 200 bat artikulu idatzi ditu, askotariko gaiak landuz: bereziki, euskaldunek eta italiarrek mundu osora egin duten emigrazioa, etniaren nortasuna eta kontserbazioa, eta familiaren historia. Euskaldunei buruzko haren argitalpen garrantzitsuenak Death in Murelaga: The Social Significance of Funerary Ritual in a Spanish Basque Village (1969) eta Amerikanuak: Basques in the New World (1975) (Jon Bilbaorekin egindakoa) dira.