John Ysursa
Ikerketa funtzionaletako programa eta Euskal Kolaborazio Orokorra. Boise State Unibertsitatea, Idaho
John Ysursa Boisen (AEB) jaio eta bertako Boise State Unibertsitatean graduatu zen 1985ean. Urte luzez eta hainbat modutan aktiboki parte hartu du aktiboki euskal-amerikar komunitatearekin loturiko jardueretan; horien artean, akademiaren mundua eta herriko kultura lotzeko helburua duten euskal kultur proiektuetan. Boise Stateko online aldizkari akademikoetako baten (BOGA: Basque Studies Consortium Journal) editore burua da.Horretaz gain, Boise State Unibertsitateko Basque Studies programarekin loturiko hainbat ekimen bideratzen ditu; bai campusean bertan (konferentzia akademikoak, eragile eta bekadunen bisitak, programaren unibertsitateko webgunearen administraria, nazioarteko kideekiko harremanak ikasleak har ditzaten, truke profesionalak eta abar), bai tokiko komunitate zabalagoan ere "ikaskuntza loturak" sortzeko ahaleginean.Ysursaren ikerketa eta hezkuntza interesen artean daude euskal kulturaren hainbat alderdiri buruzko ohiko tailerrak eta ikastaroak; besteak beste, honako gai hauei buruz: nortasuna, immigrazioa, erritualak, historia, musika, kantua, dantza, eta abar.