Xabier Irujo
Euskal Ikasketa Zentroa, Nevadako Unibertsitatea, Nevada
Xabier Irujo Nevadako Unibertsitateko (Reno) Euskal Ikasketa Zentroko zuzendari-kidea da, eta genozidioari buruzko ikasketak ematen ditu han. Irujo Liverpoolgo Unibertsitateko Manuel Irujo Katedrak gonbidaturiko lehen ikertzaile aditua izan da, eta genozidioari eta genozidio kulturalari buruzko ikastaroak eman ohi ditu Boise State Universityn eta Kaliforniako Unibertsitatyn, Santa Barbaran. Hiru master ditu (Hizkuntzalaritza, Historia eta Filosofia), eta bi doktorego (Historia eta Filosofia). Irujok eskolak eman ditu Amerikako eta Europako zenbait unibertsitatetan, eta graduondoko ikasle batzuen tutore izan da. Lau argitaletxe akademikotako erredakzio batzordeko kidea da; eta hamar liburutik gora kaleratu ditu, eta zenbait artikulu aldizkari espezializatuetan. Gainera, sariak eta izendapenak jaso ditu estatuan zein nazioartean. Haren azken liburuetako batzuk dira Gernika 1937: The Market Day Massacre (Nevada University Press, 2015) eta Historia jurídica de la lengua vasca (HAEE, Bilbo, 2015)