Informazio Praktikoa
Egoitza
Carlos Santamaria Zentroa
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Gipuzkoako Campusa
Elhuyar plaza, 2
20018. Donostia -San Sebastián
Nola iritsi
Donostia hiri txiki eta erosoa da, eta aldi berean, oso erakargarria, paseo lasaiak emanez ezagutzeko modukoa.
Carlos Santamaria Zentroa oso ondo komunikatuta dago eta erraz iritsiko zara zure autoan edo garraiobide publikoan.
Ordutegiei eta autobusen geltokiei buruz informazio gehiago behar izanez gero: http://www.dbus.eus/
Donostiara heltzeko informazio gehiago: http://www.sansebastianturismo.eus/eu/etorri/nola-iritsi
Hizkuntza
Aurkezpenak jatorrizko hizkuntzan izango dira. Dena dela, saioetan euskara, ingeles eta gaztelaniara interpretazio zerbitzua egongo da.
Ezinbestekoa izango da NANa edo pasaportea entregatzea aldibereko interpretazioa entzuteko gailuak jasotzeko.
Mesedez, aintzat hartu gailu horietan jasandako edozein kalte edo galera erabiltzailearen erantzukizuna izango dela.
Ostatua
Donostiak bisitari asko izaten ditu udan. Gainera, aurten Europako Kultur Hiriburua denez, ostalaritza sektoreak igoera handia antzeman du erreserba kopuruan.
Horregatik, zure erreserba ahalik eta azkarren egitea gomendatzen dizugu.
Donostian ostatua hartzeari buruzko informazio gehiago: http://www.sansebastianturismo.eus/eu