Maider Llaguno Munitxa
GSAAP Arkitektura eskola. Columbiako Unibertsitatea, New York
Maider Llaguno-Munitxa AZPML Architecture (Alejandro Zaera-Polo & Maider Llaguno) enpresako burua da eta GSAPP Columbia Unibertsitateko irakasle ondokoa da. Lehenago irakasle izana da Yale Unibertsitateko Arkitektura Eskolan, Berlage Institute delakoan eta Zuricheko ETHn. Maider Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan lizentziatu zen 2006an, ohorezko aipamena jasota, eta GSAPP Columbia Unibertsitatean graduatu, 2010ean, emaitza bikainak lortuz. Gaur egun, Zuricheko ETHko Arkitekturako Teknologia Institutuko (ITA) eta Princeton Unibertsitateko Ingeniaritza Zibileko eta Ingurumeneko Ingeniaritzako Departamentuaren artean egiten ari den doktoregoa amaitzen ari da. Maiderren lanak luze-zabal argitaratu eta erakutsi dira nazioarteko hainbat aldizkari eta argitalpenetan.